XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Muletaz pasatzen esan nai det.

- Esan zazu ba esan nai dezuna.

Nik ere pasako nuke or goitik, makil gañetik.

Mendaroko kontua bezela da ori.

-¿Nola da, nola kontua?.

- Bein xexenak izan omen ziran plazan, eta Galtzaundi' ikusi nai, ta joan omen zan.

Baña bildurtia izan, eta beetik ikusten atrebittu ez, goraxegotik ere ez, zezena etorriko zalakoan goragotik ere ez, ta tellatura joan omen zan.

An exeri zan ankak plaza aldera zintzilik zituala, ta zezena azpitik pasatzen zanian... ankak igo egiten zituan Galtzaundi'k, zezenak arrapatuko ote zizkion bildurrez.

- Komedi pollita izango zan.

Ara, orain dijoa ezpata sartzera...¡eup!¡kale!... Berriz... tira tira...¡e... up!...¡uts! Gizajua izarditan dabil.

Ia berriz... oraingoan...¡rau! Ederki motell,¡lenengoan!.

- Zuti gero ezpata utzi're.

- Bai agudo iges egin ere.

Begira nola dijuan egiñ-alan, zezena atzetik duala.

- Botako du....

- Ez, ia erorian dabil zezena... Ara... ilko da... il da.